Eklablog Tous les blogs Top blogs Mode, Art & Design Tous les blogs Mode, Art & Design
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU

Publicité

ANNE BOTHUONen ERAKUSKETA "Cousu Main"

anne BothuonANNE BOTHUONen ERAKUSKETA

Exposiciòn ANNE BOTHUON

"COUSU MAIN " / Zizel-lana  - PINTURA

CARRÉ ARETOAN-BAIONA / FRÉDÉRIC BASTIAT Karrika

2012ko AZAROAREN  2tik - ABENDOAREN  2ra  

Escultura / Pintura
Carré-Bayona
Calle Frédéric Bastiat
2de noviembre- 2 de Diciembre

” Gure arimen balditzeko bere oratzekin hetsirik egoten den sorgina dela beldurra dute batzuek. Itxura guzien arabera, artista honek zizel-lana deskubritzea, axolarik gabe uzten ahal ez zaituen mundu batean pulunpa egitea da. Bere obsesioen erdian gizakia ematen duten indar eta samurtasun harrigarriak daude emazte horretan. Zuen baitan sartzen diren artista horietakoa da, bakean sekulan uzten ez zaituztenetakoa. Anette de Giacomettiren potreta lehenbiziko aldikotz ikusiko duzuenen gisan” Kristian Frédric

"Algunos la sospechan de ser bruja con agujas para hacer cuajar nuestras almas. Descubrir una escultura de esta artista os adentra en un uniberso que no deja indiferente. Esta mujer tiene una fuerza y una ternura que situa al ser humana en el centro de sus Obsesiones."  Kristian Frédric

Rencontres Improbables 7 performance festibala Anne Bothuonen lanaren gibelera begirako erakusketa aurkeztuko dizue.

Bere eskultura mardo eta geldien bidez, bere iruditxo guri eta arinen bidez, gizaki izarikoak edo tipiagoak, baita ere bere mihiseen bitartez, onirikoa atsegintsua eta emazteari buruz zuzendua den unibertsoan dugu bidaia egiten.

Emazte-biluzi eta busto horien berezitasuna erabilitako lehengaiaren erabileran datza, hau da guata.  Haragiaren ñabardura guzietako koloreetan  den tarlatane meheaz du estaltzen Anne Bothuon-ek eta harien bitartez moldatzen.  Ehuna tinkatuz eta koropiloak metatuz itxurak sortzen lortzen du eta soingurutze edo bular bat agerarazten.

Begitartea marrazteko kolorearen gisan erabilitako hariak erliebea trazatzen du eta itzal jokoak gehitzen. Zainak ageri dira, zimurrak, tatuajeak eta orbainak ere.

Berak dioenaz, bere sorkuntzak Louise Bourgeois-n lanekin eta Annette Messager-enekin parekatzen ditu  Anne Bothuonek ehuna erabilpenean eta mozorro sortzailea den  Werner Strub-enekin hariaren erabilpen grafikoan.

Anne Bothuon http://anne.bothuon.free.fr/ web gunean. 

 

ERAKUSKETAREN HASIERAKO ABEGIA AZAROAREN 2AN / 18:00ETAN

FESTIBALAREN PRENTSA AITZINA  AZAROAREN 2AN / 11:00ETAN

CARRÉ ARETOAN

Publicité
Retour à l'accueil
Partager cet article
Repost0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article